10_Kulturetxeko kafetegiko kontzertuak kudeatzen jarraituko du Xpression-ek

Txintxarri 2009ko abenduaren 10a

Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria eta Festetako sailak eta Xpression kultur elkarteak hitzarmena berritu zuten abenduaren 10ean. Ana Urchueguia alkateak eta Xpression kultur elkarteko Jokin Telleriak 2010. urterako hitzarmena sinatu zuten.
Honen bidez, hurrengo urtean zehar Manuel Lekuona Kulturetxeko kafetegian 13 emanaldi antolatzeko konpromezua hartu du kultur elkarteak. Gainera, berrikuntzak egongo direla aurreratu zuen Jokinek, “aurten arte eszenikoa ere egongo dira, bakarrizketak eta kafe antzerkia.”
Ohikoa den bezala emanaldiak ostiraletan izango dira, hamabost egunero 20:00etan, eta lehen hitzordua urtarrilaren 22an izango da.