Honen bidez, hurrengo urtean zehar Manuel Lekuona Kulturetxeko kafetegian 13 emanaldi antolatzeko konpromezua hartu du kultur elkarteak. Gainera, berrikuntzak egongo direla aurreratu zuen Jokinek, “aurten arte eszenikoa ere egongo dira, bakarrizketak eta kafe antzerkia.”
Ohikoa den bezala emanaldiak ostiraletan izango dira, hamabost egunero 20:00etan, eta lehen hitzordua urtarrilaren 22an izango da.
Kontzertua
Baina hurrengo urteko hitzarmena indarrean egon baino lehen, Xpressionek gaur bertan urteko azken emanaldia antolatuko du kulturetxeko kafetegian 20:00etan.
Fusionk!!! taldearen indie elektro countrya entzuteko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren herritarrek.
Kafetegia ustiatu
Honetaz gain, Gazteria eta Festetako sailak udalerriko irabazi asmorik gabeko GKE, entitate eta taldeei Xpression zirkuituko kontzertuetan kultur etxeko kafetegiko zerbitzua haien gain hartzearen eskaintza mantentzen du.
Era honetara, udalerriko agente ezberdinak Gazteria sailaren ekintzetan inplikatzeko lanari jarraipena ematen dio eta, aldi berean, hauen kausan laguntzen die. Izan ere, ekimen honen bidez, kafetegiko zerbitzuarekin lortzen den diru sarrera taldeak duen helburuan laguntzeko izango da.
Kafetegiko zerbitzua hartzeko eskaera instantzia bat beteta egin behar da Udaletxeko Erregistroan. Egunen banaketa jasotzen diren eskaeren arabera egingo da.
Azken kontzertuetan Lasarte-Usurbil Institutuko ikasleak izan dira arduradun eta datorren urterako udalerriko GKE baten eskaera ere badago.