Ostadar Kirol Fundazioak bazkide kanpaina hasi du

Txintxarri 2009ko abenduaren 11

Ostadar Kirol Fundazioak aste honetan 2010. urteko bazkide kanpainari ekin dio.
Elkarte lasarteoriatarrak 27 urte daramatza herriko kirola sustatzen eta elkarteko ordezkariek esan dutenez, "kirol egitasmo honekin jarraitu ahal izateko bazkideen babesa eta laguntza ezinbestekoa da. Horregatik, urtero bazkide kanpaina kaleratzen dugu."
Era honetara, Ostadarrek kirol egitasmo honen partaide izatera gonbidatzen ditu herritar guztiak.
Bazkide txartela egin nahi duenak elkarteak Geltoki Kalea 25 zenbakian duen egoitzan egin beharko du, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Bazkide egiteko azken eguna abenduak 23a izango dela ohartarazten du kirol elkarteak.

Otarraren zozketa

Honetaz gain, urtero bezala, Ostadarrek otar bat zozketatuko du bazkide guztien artean.
Beraz, guztiak adi abenduaren 23an 20:00etan, Ostadarreko atean eta www.ostadarkf.org helbidean zenbaki irabazlea jarriko baitu elkarteak.

Bulegoa itxia

Era berean, Ostadarretik jakinarazi dute bulegoa itxita egongo dela Gabon bezperatik, abenduaren 24tik urtarrilaren 10era arte.