Kirol instalazioak urte osoan alokatzeko aukera emango du Kirol Zerbitzuak

Txintxarri 2009ko abenduaren 11

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak 2010 urtean Kirol Guneko frontoia eta pista, kiroldegiko pista edo trinketa urte osoan zehar, uztaila eta abuztua izan ezik, zenbait ordu eta egunetan alokatzeko aukera eskaintzeko asmoa du jakin arazi duenez.
Eskainiko diren orduak eta erabiliko diren arauak ezagutu nahi dutenek dagokien instalazioan kontsulta egin dezakete.
Interesa duten erabiltzaileek eskaera egin behar dute, izena, abizena, telefono zenbakia, abonu zenbakia eta eskatu nahi duen eguna eta ordua esanaz, alokatu nahiduten instalazioaren harreran.
Abenduaren 20a da eskaera egiteko azken eguna. Izan ere, orduen banaketa zozketa bidez egingo baita, abenduaren 21ean 19:00etan Udal Kiroldegian.