Presoentzako produktuen bilketa

Txintxarri 2009ko abenduaren 11

Eguberri hauetan gertutasuna sentiarazi nahi die Lasarte-Oriako Espetxe Pastoraltzak espetxeratu eta haien familiei.
Horretarako, produktu bilketa antolatu dute hurrengo astelehen eta asteartean (hilaren 14 eta 15), San Pedro Parrokiko etxean 18:00etatik 19:00etara.
Produktuak barruko arropa berria, galtzerdiak, tabako gorria, metxeroak, hortzetako pasta eta eskuilak, gutun azalak eta zigiluak, dutxarako xaboia, desodorante-barra azazkal-moztekoak, pilak, turroi biguna edo dutxarako txankletak izan daitezke