Urtero legez, Lasarte-Oriako parrokietako Misio taldeek afari solidarioa antolatu dute. Bihar, gaueko 21:00etan izango da Zumaburuko Arantzazuko Amabirjinaren eliza azpiko lokaletan.
Afarian lortzen den diruarekin, Guatemalako Fe eta Alegría eskoletara edukiontzi bat bidaliko da, non eskolako materiala eta ordenagailuak egongo diren.
Parrokietako Misio taldeek herritar guztiei luzatzen die afarirako gonbita.