Lasarte-Oria Bizirik! elkarteak deituta, lehengo ostiralean, abenduaren 4an, elkarretaratzea egin zen herriko Udaletxearen aurrean.
Emandako hitza errespetatu. Atez atekoa orain lemapean, hainbat herritar bildu ziren herriko Udal Gobernuari Udalbatzarrean emandako hitza mantentzeko eskaera eginez, hau da, Lasarte-Orian atez ateko hondakinen bilketa sistemaren esperientzia martxan jartzea.
Elkarretaratze hau, aurreko asteetan atez ateko bilketa sistemaren alde burutu ziren hainbat ekitaldiekin bat zetorren, hala nola, hitzaldi bat.