Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Jalgin ikusi ahal izango da bihar zuzenean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko abenduaren 12a

Bihar BECen ospatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala ikusteko txartelik gabe geratu diren bertsozale guztiak, herrian izango dute arratsaldeko saio zuzenean ikusteko aukera. Jalgi kafe-antzokian pantaila handian emango da zuzen-zuzenean, 17:00etatik aurrera. Txapela Andonin buruan jarraituko duen edo beste norbaitek kenduko dion zuzenean ikusi nahi baduzue, Jalgin izango duzue aukera aparta!