San Markos Mankomunitateak antolatzen duen bigarren eskuko azoka, Merka2SanMarcos Dorre Parkean egongo da gaur. Goizeko 10:00etan hasiko da azoka eguerdiko 14:00ak arte.
Ekimen hau herritarrek berrerabilera-esperientzia praktikoa edukitzeko aukera izateko egiten du Mankomunitateak.
Honela, jantziak, liburuak... bigarren eskuko hainbat produktu erosteko aukera egongo da merkatu berezi honetan eta egoera onean gainera.
14 karpa jarriko dira guztira eta hauetaz gain, informazio-puntua izango da. Bertan, hiri-hondakin gutxiago sortzeko informazioa eskuratu ahalko da.
Era berean, antolatzaileek jakin arazten dute, eguraldi txarra egingo balu, Michelingo Kirol guneko frontoira mugituko dela azoka.