Egunkaria epaitzearen aurkako argazkia gaur arratsean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko abenduaren 14a

Madrileko Audientzia Nazionalean "Egunkaria"ren aurkako epaiketa bihar abenduaren 15ean hasiko dela eta, epaiketa hori salatzeko eta auzipetuei babesa emateko gaur arratsaldeko 19:30ean Sagardotegi kalean ahalik eta herritar gehien biltzeko deia luzatu du Egunkariaren aldeko Lasarte-Oriako Herri batzordeak. Elkarretaratzean argazki bat aterako da oro har herria epaiketa honen kontra dagoela argi eta garbi adierazteko.
Egunkaria ixtea bidegabekeria izan zela eta epaiketa bera egiteak zentzurik ez duela uste dutenak deitzen ditu Egunkariaren aldeko herri batzordeak eraso hori salatu eta gaur arratsaldean Sagardotegi kalean "Egunkaria libre" lelopean egingo den ekintzan parte hartu dezaten.