Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Pedro Parrokiko 440. urteurrena dela eta, kontzertua burutu zen lehengo larunbatean Brigitarren komentuan. Ekitaldi berezia izan zen herritarrek entzun zutena. Izan ere, Laura Ortigosa sopranoak eta Miroslaw Gorski klabezin joleak XVII. eta XVIII. mendeko musikari handien lanak eskaini baitzituzten parrokian, hala nola, Vivaldiren Cantata Profana edo Pergolesiren Se tu m’ami.