Lasarte-Oriako parrokietako Misio taldeek urtero antolatzen duten afari solidarioa larunbata gauean burutu zen Zumaburuko Arantzazuko Amabirjinaren eliza azpiko lokaletan.
Herritar ugari bildu zen bertan. Giro onean afaldu eta proiekrua zaldu ostean, diru bilketa egin zen.
Afarian lortu zen diruarekin, eskolarako materiala eta ordenagailuak erosiko dira eta Guatemalako Fe y Alegría eskoletara bideratuko da, hango eskoletan banatzeko.