Energia aurreztu eta egoera ekonomikoari aurre egiteko asmoz, Lasarte-Oriako Udalak aurten Donostia Etorbide eta Kale Nagusiko errotondetan jarriko ditu Gabonetako argiak.
Beraz, herriko kaleak eta Udaletxea bera Gabonetako argirik ez dute izango.
Era berean, abenduaren 19an piztu eta Kale Nagusia urtarrilaren 7a arte argitu eta alaituko dutela jakin arazi dute Udaletik, baita ordutegi murrizketa egongo dela ere. Arratsaldeko 17:00 edo 17:30etatik gauerdira egongo dira piztuak Gabonetako argiak