Ingurumena, Kontsumo, Merkataritza eta Osasun Departamentuak gogorarazi nahi du, herritarrek Udalari egin nahi dioten edozein iradokizun, iritzi, erreklamazio edo ideia helarazteko, Buruntzaldeko postontzi berdeak eskura dauzkatela. 5 postontziak, Udaletxean, Zentro Zibikoan, Jubilatuen Elkartean, Kiroldegian eta Kulturetxean daude herritarren eskura.
Era berean, herritarrek www.lasarte-oria.org webguneko postontzi birtuala ere erabili dezakete ohartarazten du.