Gabonak hurbil ditugu, eta urtero legez, Lasarte Oriako Musika Eskolak hilaren 16an Gabonetako kontzertua eskainiko du Manuel Lekuona kultur etxean.
Arratsaldeko 19:00tatik aurrera, trikitixa, pandero edo gitarra doinuak entzuteko aukera egongo da kultur etxeko aretoan.
Nahiz eta Gabonetako abestiek, hala nola, Gaueko Izar, Birjina Maite edo Oi Betleen, garrantzia handia izango dute kontzertuan, mota guztietako abestiak jo eta kantatuko dituzte eskolako ikasleek.
Eguberriei hasiera emateko era paregabea dugu kontzertu hau.