Ohorezko Goya Antonio Mercerori

Txintxarri 2009ko abenduaren 14a

Nork ez ditu, esate baterako, Crónicas de un pueblo, Verano azul edo Farmacia de guardia telesailak eta La Cabina edo Planta 4ª filmak gogoan? Hauek guztiak, dudarik gabe Antonio Mercero lasarteoriarrarekin lotzen ditugun lanetako batzuk dira.
Izan ere, eremu guztietan onespena lortu duen zuzendari, errealizadore eta gidoilaria dugu Antonio Mercero lasarteoriatarra. Horregatik, otsailaren 14ean, Ohorezko Goya emango diotela adierazi berri du Estatuko Arte eta Zientzia Zinematografikoen akademiak.
"Ibilbide zinematografiko ikaragarria egin du Mercerok. Eremu oso ezberdinetan lortu du arrakasta. Duda izpirik gabe Ohorezko Goya merezi du" aipatu dute
50 urte dira ia Mercero zuzendari lanetan hasi zela. zuzendari guztien hastapenetan bezala laburmetraiak izan ziren lehendabizi. Gainera, bere lehenengo lanak, Lección de artek 1962ko Donostiako Zinemaldian, Urrezko Maskorra eta Kantauriko Perla sariak eskuratu zituen.
Sari hauetaz gain,besteak beste, 1973an, La cabina filmeak Emmy-a eskuratu zuen eta 2003an, bere ibilbide saritu zuen Telebistako akademiak.