[i]In.fussionk!!![/i] taldearen nahasketek bukaera eman zieten aurtengo [i]Gazte kontzertuei[/i]

Txintxarri 2009ko abenduaren 14a

Gazte kontzertuak ekimeneko aurtengo azken emanaldi burutu zen ostiralean Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian.
In.Fussionk!!! proiektua entzuteko aukera izan zuten bertara hurbildu ziren herritarrek.
Marek Barath musikari, Dj eta ekoizleak eta bere lagunek osatzen duten taldeak estilo ezberdinak, indie edo country-tik musika elektronikaraino, uztartu zituzten saioan. Estiloak ez ezik, abestiak ere nahasi zituzten.

Atsedenaldia

Gabonetako oporretan atsedena hartu eta indarrak berritu ostean, urtarrilaren 22an bueltatuko dira Gazte kontzertuak kafetegira.
Eta berrikuntza nagusi bat ere aurkeztuko dute emanaldiek, bakarrizketa eta kafe antzerkiak ere egingo direla.