Danok Kidek antolatzen dituen V. Musika Topaketetako bigarren emanaldi honetan, Jesus Guridi eta Juan Crisostomo de Arriaga euskal egileek bereziki hari laukote batentzat konposatutako, Cuarteto nº2 eta Cuarteto nº1, eskaini zituen Musiké Tekne hari laukoteak.
Nahiz eta Musiké Tekne hari laukotea sorkunde berriko ganbera musika proiektua den, musikarien esperientzia eta trebetasuna nabaria izan zen Brigitarretako emanaldian.
Saioaren bukaeran, laukoteko kideek, Izaskun Etxebeste eta Tomas Ruti herritarra biolinetan, Maider López biolan eta Nuria Nieto txeloan, herritarren txalo zaparrada handia jaso zuten, haien esker onaren seinale.
Hurrengo kontzertuak
Orain arte, kontzertuak Zarautz, Legazpi eta Andoainen eskaini ditu Musiké Tekne hari laukoteak, eta hurrengo urterako data dexente dituzte Euskadiko herrietan zehar jotzeko.