Azken urteetan ez bezala, aste berdinean emanaldi guztiak egin ordez, urtean zehar egingo dituela jakin arazi du elkarteak.
Lehenengo emanaldia
Ostirala honetan, Aste kulturalari hasiera emanez, udaran Iranera egindako bidaia azaltzera hurbildu ziren Oihana eta Olatz Zabaleta auzora.
Iran pil-pilean eta gu... saltsan diaporaman, Euskal Herriko 7 emakumeek Irango hauteskundeak eta geroko egoera nahasian zergatik murgildu ziren azaldu zuten.
“Guk munduan dagoen Estatu islamiar bakarrera joateko asmoa genuen eta bertan, emakume elkarteekin hitz egin hango emakumeen egoeraren berri izateko,” adierazi zuen Olatzek.
“Baina hauteskundeak iritsi eta Iranen sartzeko baimena lortzea zail izan zen,” gaineratu.
Hala ere, lortu zuten Iranera joatea eta “hango herritarrei arraroa egiten zitzaien 7 emakume bakarrik joatea,“ aipatu zuen Olatzek.
Honetaz gain, Iraneko historia politikoa labur azaldu zuten, baita demografia datu eta emakumeei buruzko datu batzuk ere.
Aniztasun handia
Olatz eta Oihanak behin eta berriro azpimarratu zuten, Iranen zegoen aniztasunak eta kontrasteak txundituta utzi zituela, bai erlijio, baita arraza ezberdinengatik ere.
Irango hiriburuan esate baterako, iparraldea aberatsa eta erlijioan sinesmen gutxikoa den bitartean, hegoaldea txiroa da eta erlijiosoagoa.
Era berean, bidaiaren hasieran painelu iluna zeramaten buruan eta hilerik ikusi gabe, baina “bertako neska gazteak ikusi, lasaitu eta koloreetako paineluak jantzi genituen bukaeran.” azaldu zuten
Ostean, bidaiaren ibilbideari buruz mintzo ziren. Basamortu ondoan, 50º izan zituztela, nomadak ezagutzera joan zirela, iparraldean kurdoekin eta Kaspio itsasoko hondartzak ikustea joan zirela, etab.
Emakumearen egoeraz ere mintzo ziren eta, entzuleen galderak ere erantzun zituzten.