Azoka arrakastatsua

Txintxarri 2009ko abenduaren 14a

Nahiz eta euriaren mehatxua izan eta tenperatura jaitsiera nabaria izan, herritar eta kanpotar ugari bildu zen atzo Merka2SanMarkos bigarren eskuko azokan.
Giro onean, goizeko 10:00etatik 14:00etara egoera onean zeuden produktu ugari, arropa, altzairuak, liburuak edo musika diskoak, salgai egon ziren Dorre parkean jarritako hamalau karpetan.
Gobernuz Kanpoko erakundeak eta elkarteekdirua bildu zuten produktuen berrerabilera sustatzen duen azoka honi esker.
Herritarrek ere aukera izan zuten etxeko ganbaran zeuzkaten gauzak atera eta saltzeko, baita bertan egon ezin zirenek ere gordailu salmenta sistemari esker.
Honetaz gain, informazio puntuan, poltsa berrerabilgarri bat ematen zuten, merkatuan erabiltzeko bonoen zozketak, haurrentzako joko eta tailerrak eta noski, birziklapena eta konpostari buruzko informazioa ematen zuten.