Alemanian zehar ibili den erakusketa honetan 20 margolan daude ikusgai.
“Abstrakzioa eta figurazioaren artean daude gure lanak. Kolore alaiak erabiliz, sentimenduak adierazi nahi izan ditugu. Eta teknika oso garrantzitsua da guretzat,” azaldu zuten bi margolariek asteartean eman zuten prentsaurrekoan.
Aitaren pausoak jarraikiz
Nicu Barben aita, Nicolae Barb margolaria 1988an etorri zen Lasarte-Oriara lehenengoz, Ana Urchueguia alkatearen eta Rafael Domecqen eskuz.
Ordutik bere heriotzara arte, Lasarte-Oriarekin lotura handia izan du. Rafael Domecqen sortutako margolari elkarteko kide bezala, hainbat erakusketetan bere lanak ikusgai egon ziren kulturetxean eta bere bi lan daude, bata Udalbatzar aretoan eta bestea Kultur etxean.
Orain, Nicu semearen eta Danielen txanda iritsi da. Oskar Barreraren eskutik eta Lasarte-Oriako udalaren laguntzaz, Adierazpen konposatuak erakusketa hurrengo larunbatera arte, astean zehar 18:00etatik 20:00etara, ikusteko aukera egongo da Kulturetxean.