14_Sukaldaritza errazeko jardunaldiak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko abenduaren 14a

Lasarte-Oriako Udaleko Ingurumena, Kontsumo, Merkataritza eta Osasun departamentuak antolatuta, aurten ere Eguberrietako sukaldaritza errazeko jardunaldiak ospatuko ziren Manuel Lekuona kulturetxean.
Saioa guztiak arratsaldeko 19:00etan izan ziren. Hilaren 14an hasiz eta 17an amaituz.
Jardunaldiei hasiera Ramon Ormazabalek eman zion Eguberria apaintzeko ideiak eskainiz.
15ean, Goiegi jatetxeko Juan Luis Eizmendi sukaldeburuak Txirlak eta muskuiluak barazkiekin, marinel saltsan eta bakailao-carpaccioa prestatu zituen.
Hilaren 16an, Erromes-maskorra neguko boilurrarekin eta pagausoa bi egosalditan prestatu zuten Dana Ona jatetxeko Alberto Rodriguez sukaldeburuak eta Pilar Arteaga aretoburuak.
Jardunaldiei amaiera emanez, hilaren 17an, Esnegain eta intxaur turroia eta mazapanezko irudiak prestatu zituen José Manuel Acedo, Labe Goxoko gozogileak.