14_Egunkaria epaitzearen aurkako argazkia

Txintxarri 2009ko abenduaren 14a

Madrileko Audientzia Nazionalean Egunkariaren aurkako epaiketa abenduaren 15ean hasi zen, epaiketa hori salatzeko eta auzipetuei babesa emateko abenduaren 14an, 19:30ean Sagardotegi kalean herritar ugari bildu zen, eguraldiak eguraldi, elurra hasi baitzuen. Herria oro har epaiketa honen kontra dagoela argi eta argi adierazteko argazkia atera zuten bertaratutako guztiok.