Elurrari eta hotzari aurre eginez, Egunkariaren alde

Txintxarri Aldizkaria 2009ko abenduaren 15a

Gaur hasi da Madrileko Audientzia Nazionalean "Egunkaria"ren aurkako epaiketa, horregatik, atzo iluntzean herritar asko bildu ziren Sagardotegi plazan eta epaiketa hori salatu eta auzipetuei babesa emateko.

2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak Egunkaria euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila.
Sei urte ondoren, bihar hasiko da Egunkariko zuzendaritzako bost kideren aurkako epaiketa Audientzia Nazionalean: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga auzipetuei, ETAko kide izatea egotzi diete, eta fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu badu ere, "Dignidad y Justicia" eta AVT elkarteen salaketa ontzat hartu eta 14 urteko espetxe zigor eskaerari aurre egin beharko diote epaituek gaurtik aurrera eta urtarrilan burutuko den epaiketan.