Uriarte gotzaina pastoral kontseilu berriaren sorreran

Txintxarri Aldizkaria 2009ko abe. 16a, 01:00

Lasarte-Oriako bi parrokiak, San Pedro eta Arantzazuko Ama Birjinarena, Aginakoa eta Usurbilgoak bat egin dute. Pastoral kontseilu berri honen sorrera bedeinkatu eta honen ordezkariei bere karguak emateko, Juan Mari Uriarte Donostiako gotzaina etorriko da Lasarte-Oriara.
Ospakizuna larunbatean izango da, arratsaldeko 19:00etan San Pedro parrokian eta 440. urteurrenaren azken ekitaldia izango dugu hau.
Honetaz gain, Uriarte gotzainaren agurra izango da ekitaldi hau, urtarrilean bere kargua utzi behar baitu.
Era berean, Lasarte-Oriako fededunei jakin arazten zaie, hau izango dela larunbata arratsaldean herrian egingo den elizkizun bakarra.