Hotza eta elurrari aurre eginez Egunkariaren alde

Txintxarri 2009ko abenduaren 18a

Astelehen iluntzean herritar ugari bildu ziren Sagardotegi kalean Egunkaria Libre! lemapean Madrileko Audientzia Nazionalean Egunkariaren aurkako epaiketa salatzeko eta auzipetuei babesa emateko.
2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak Egunkaria euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hainbat lagun atxilotu zituen.
Sei urte ondoren asteartean hasi zen Madrileko Audientzia Nazionalean Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagaren aurkako epaiketa. ETAko kide izatea egotzi diete bost auzipetuei eta fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu badu ere, Dignidad y Justicia eta AVT elkarteen salaketa ontzat hartu eta 14 urteko espetxe zigor eskaera egin du.

Manifestazioa Bilbon eta autobusa Lasarte-Oriatik

Egunkaria Libre! lelopean manifestazio nazionala antolatu da bost auzipetuei babesa adierazteko eta epaiketa salatzeko.
Manifestazioa bihar izango da, abenduak 19 larunbata Bilbon, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Autonomia kaletik.
Lasarte-Oriatik autobusa antolatu da Bilbora joateko, manifestaziora. Eguerdiko 14:45ean aterako da anbulatorio zaharretik. Txartelak Jalgin eta Ttakun Kultur Elkartean egongo dira salgai 10 euroren truke.