San Markos Mankomunitatea arazo horren irtenbidea aurkitzen saiatzen da. Honela, prebentzioari helduz, kanpaina berria martxan jarri dute mankomunitatea osatzen duten 10 udaletako herritarrei zuzenduta.
Prebentzioa jomuga
Hau ez da San Markos Mankomunitateak prebentzioaren alorrean burutzen duen ekimen bakarra, merkatu birtualak, propagandarik ez, apurrak ere ez uzteko errezeta-bilduma... abian ditu.
Oraingo honetan Hondakinak murriztu eta aurrezkiak handitu izango da kanpainaren mezu nagusia.
Iraunkortasunari mesede egiteaz gain, herritar bakoitzarentzat ere mesede nabarmena ekarriko du, aurrezpena areagotuko duelako.
Gabonak datozela...
Urteko kontsumorik handieneko indizea gabonetan aurkitzen da eta ondorioz, hondakin gehien sortzen dugun garaia da.
Hori horrela izanik, Eguberriak baino lehen prebentzio-mezuak plazaratzearen garrantzia ikusi zuen Mankomunitateak.
Edukiontziak biziberrituz
Abendu eta urtarrilean, San Markos Mankomunitatea osatzen duten udal guztietako edukiontziak eta paperontziak pertsonalizaturik agertuko zaizkigu. Biziberrituz izeneko kanpainaren ezagutarazle bihurtuz.
Edukiontzi mota bakoitza, bai organikoa, bai ontziak, bai beira, bai papera... pertsonalizatuta egongo da, begiak irudikatu nahi dituzten binilo batzuen bidez.
Era berean, komikien erako bunbuilu batzuetan, bertan sartzen den hondakin motari berezkoak zaizkion adibideak egongo dira.
Eta, honetaz gain, herritarrei hainbat truko eta gomendio eskainiko zaizkie sortutako hondakinak murriztu edo aurrezteko.
Mezua adibide
Esate baterako, “Erabilitako olioa gordetzeko berrerabili itzazu beirazko ontziak. Hondakinak eta dirua aurreztuko duzu, bai ontzia eta bai olioa berrerabiliz,” izango da beiraren edukiontzietan irakurri ahal izango den mezuetariko bat.
Gida osatua interneten
Hau guztiaz gain, Mankomunitateak www.hondakin.org helbidean, hondakinak murrizteko mikrosite gida eta jolasa prestatu ditu.
Gida bertan kontsultatu edo PDF formatuan deskargatu daiteke.
Honetan, hondakinen sorrerako prebentzioarekin loturiko gaiak datoz, erosketa garaian murriztu eta berrerabilera bultzatzeko.
Atal ezberdinak daude gidan, hala nola, Hondakinak gutxitu eta dirua aurreztu, bertan aholkuetaz aparte, zenbait adibide irudikatu dira.
Mankomunitateak, merkatuko azterketa konparatiboa ere egin du, non prezioak, ontzien eta bilgarrien ezaugarriak, produktu berarentzako dauden alternatibekin bildu diren.
Honetaz gain, berrerabilpenarekin lotuta, eta gomendioak praktikan jartzeko intentzioarekin salerosketarako eta konponketarako establezimenduak eta saltokiak zerrendatu dira.
Era berean, produktu toxikoentzako alternatiba ekologikoak ere jasotzen dira mankomunitateak argitaratutako gidan.
Zaborra murriztera!
Hondakin sasoian jarri izeneko jokoa ere aurkituko dugu webean.
Galdera-sistema didaktiko baten bitartez, hondakinak erdira nola murriztu daitezkeen jakin daiteke.
Gainera, ikasteaz eta kontzientziatzeaz gain, parte-hartzaile guztien artean hiru BH bizikleta tolesgarri eta Forum Sporten 20 euroko 100 txartel zozketatuko dira. Ez galdu ikasi eta sari batekin egiteko aukera.