Udala Eusko Jaurlaritzako [i]Betikolan[/i] programan

Txintxarri 2009ko abenduaren 18a

Lasarte-Oriako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailarekin. Honen bidez, udalerria Betikolan programaren parte izango da.
Ekimenak lan-merkatura iristea erraztuko die diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonei.
Era berean, programak lan-merkatuan eskari handia duen arlo bat, adinekoen zaintza, baliatzea bilatzen du baita ezkutuko ekonomian kokatu izan den sektore bati duintasuna ematea ere.
Lasarte-Oriako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak programan parte hartzeko hautagaien lehen aukeraketa bat egingo du.
Ondoren, pertsona horiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzura bideratuko dituzte behin betiko hautaketa egin dezan.
Guztira, hamahiru izango dira bost bat hilabetetako hezkuntza ikastaroa izango dute eta, jarraian, sei hilabeteko kontratua egingo zaie.
Proiektu berritzailea eta esperimentala da eta 30 Udalek parte hartuko dute. Ana Urchueguía alkateak partaide izatearen garrantzia azpimarratu du, izan ere, "hezkuntza da lanik ez duten eta gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonei eman diezaiekegun erremintarik onena.