Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duela 20 urte sortu zen derrigorrezko soldadutzaren aurka intsumisoen desobedientzia mugimendu zabala. Lasarte-Orian ehun bat intsumiso baino gehiago izan baziren ere ez zuten inor preso eraman. Hainbat urtetan kontzientzi eragozpenaren, intsumisioaren eta soldadutzaren berri eman zuen Talde Antimilitaristak udalaren bulego batean. Militarren aurrean plantatu ziren gazte haien borrokak ekarri zuen emaitza azkenean: legeak moldatu eta derrigorrezko soldadutza betirako kendu behar izan baitzuten. Garai haietan hainbat ekintza burutu zituzten herriko gazteek. Irudietan orduan antzeztutako parodietako bat.