Lasarteoriatarrak 2009an Atez atekoa eta Somoto

Txintxarri 2009ko abenduaren 21a

Lasarte-Oriako Udal Gobernuak udazken istilutsua bizi izan du. Batetik, aurreko urtean Udalak ia aho batez (PPko zinegotzia falta zen) atez ateko zabor bilketa sistema bultzatzeko erabakia hartu bazuen ere, PSOEko Gobernuak erabakia bete ez eta albo batera utzi duenez, Ricardo Ortega zinegotziak Udal Gobernua utzi eta bi alderdien arteko hitzarmena hautsi zuen. Ondoren, Ingurumen saileko kargutik kendu eta Euskara batzordeko zuzendaritzan utzi egin zuen PSOEko gobernuak. Bestalde, oposizioko alderdi guztiek Somotora bidali diren Udal laguntzen banaketan irregulartasunak salatu zituzten eta Udalak aho batez onartu du laguntza banaketa hori begiratuko duen ikerketa batzordearen sorrera. Irudian, Ricardo Ortega hitzarmenaren apurketa iragarri zuenean.