Jende asko bildu zen atzo Santo Tomas ferian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko abenduaren 22a

Goizeko haize zakarra baretu zen pixka bat iluntzerako, eta jai giro ederra sortu zen trikitilari, txistulari, bertsolari eta dantzariekin.

Ttakun Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen Santo Tomas feriak aurten ere arrakasta handia izan zuen atzo. Arratsaldeko 17:30erako taloak banatzen hasi ziren eta etengabe aritu ziren lanean bukatu arte. Haur eta helduen arreta ere jaso zuen ikusgai zegoen txerriak ere. Gaztainak eta sagardoa dastatzeko aukera ere bazen atzokoan.
Baina ez janarian inguruan bildu soilik festa, musika, dantza eta bertsolariak ere izan ziren. Amalur eskolako txistulariak hasi ziren kalejiran inguruko kalean alaitzen. Jarraian, Sagardotegi kalean ipinitako oholtza txikian trikitilariak hasi ziren auspoak astintzen. Unai Muñoa eta Zigor Iriondoren bertsoen ondoren, Erketzeko dantzariak musikoak, fandangoak... Dantzatu zituzten Bixente Beltran, Idoia Garzes... eta herriko beste musikoen esanetara.

Landaberri Antzerki Eskolako zozketa
Bestalde, atzo arratsaldean egin zen Sagardotegi kalean Landaberri Antzerki Eskolako errifen zozketa, eta hauek izan ziren zenbaki saridunak: 1. Sarirako 1004; 2. Saria 4504; 3. Saria 1306; 4. Saria 4306; 5. Saria 4381. Zorionak saridunei!