Bihar Olentzerori ongi etorria emango diogu herrian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko abenduaren 23a

Txintxuak izan al zarete aurten? Ondo portatu zarete? Seguuru... Horrela bada, idatzi gutuna Olentzerori eta bihar arratsaldean ongi etorria emateko Ttakun Kultur Elkarteak antolatu duen jaialdian berari eman eskura.
Arratsaldeko 16:45ean Sagardotegi kalean dago biltzeko deia egina, abesten eta dantzan, kalejiran, Amalur eskolako trikitilariekin joango dira Olentzerori ongi etorria ematera Kiroldegi ondoan egin duten frontoi berrian.
17:15ean Xixuko, Porrotx eta Olentzeroren lagunen abenturaz gozatzeko aukera izango duzue. Ondoren, 17:50ean, Olentzerori ongi etorria eman eta gero, berari eskura gutuna emateko aukera izango duzue, eta txokolatezko muxu goxoak emateko ere bai!