Herriko merkataritza bultzatzeko, musika

Txintxarri 2009ko abenduaren 24a

Eusko Jaularitzak bideratutako Merkagune laguntzei esker, Udalak, Aterpeak eta Xpression kultur elkarteak ekintza berritzailea jarri zuten martxan atzo, Gabonetako erosketak egin bitartean musikaz gozatu ahal izatea. Herriko 4 zonalde ezberdinetan, Pablo Mutiozabal, Uistin, Gambo eta Sagardotegi kaleetan, musika erosketa laguntzaile bihurtu zen.

Estilo ezberdinak

Musika estilo ezberdinetako taldeek parte hartuko dute ekimenean. Atzo, esate baterako, Iban Nikolairen didigerigooa, Mahaster Riverren rock, blues eta countrya, Damba taldearen fusion estiloa eta Trio Tubatromb-em klasikotasuna entzungai izan ziren.
Eta gaur ere beste lau talde entzuteko aukera dago, Primitive Silence-n rock eta folka dantzatzeko aukera izango da Uistinen, Tabula Rasa taldearen rocka Gambo kalean, Evidencek jazzez beteko du Sagardotegi kalea eta Pablo Mutiozabalen pop rocka entzango dute The covers taldearen eskutik.

20 talde

Guztira 20 talde entzuteko aukera egongo da, bost egunetan. Hurrengo astean beste bi aukera egongo dira, abenduaren 30, 18:00etatik 20:00etara, eta 31en, 11:00etatik 13.00etara, eta azken saioa urtarrilaren 4an izango da.