Olentzerok herriko haurren eskutitzak jaso zituen ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko abenduaren 28a

Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta, Olentzerori ongi etorria emateko ekitaldia ospatu zen ostegunean Kiroldegi ondoko frontoi berrian.
Kalejiran joan ziren Amalur eskolako trikitilariak eta herritar asko herriaren erdigunetik frontoi berrira. Bertan hainbat pieza jo eta gero Porrotx azaldu zen, beste hiru lagunekin. Esperimentu batzuk eta magia truko batzuk egin ostean, Xixuko Olentzeroren bila joan zen. Haur batzuk argitu zioten bidea Olentzerori frontoira arte. Eskerrak frontoian zeuden, euri zaparrada ederrak bota zituen eta!
Ondoren, Olentzerok haurrek eskutitzak jaso zituen eta muxuak eta patxintxiak banatu Xixukoren laguntzarekin.
Txintxuak izan direnak, ziurrenik eskatutakoa jasoko zuten. Gainontzekoek datorren urterarte itxarok beharko dute.