Bihar arratsaldez
Bihar eskainiko diren kontzertuak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira. Sagardotegi kalean Tryman Brothers taldeak blues-a eta rock-a eskainiko ditu: Pablo Mutiozabal kalean aldiz, jazza eskainiko du Proyecto Mulligan taldeak. Usitin kalean joko duen Funk&Jazz Trio taldeak ere jazza eta funka eskainiko ditu eta amaitzeko Zumaburun latin fusion eskainiko du Codigo Habana taldeak.
Etzi goizez
Urte zahar eguneko kontzertuak berriz, goizez izango dira, 11:00etan hasiko dira. Zumaburun jazza eskainiko du Cossa Novak; Sagardotegi kalean funk eta soul The Billie Jeans taldeak. Pablo Mutiozabal kalean bakarlari bat arituko da, Haritz Elizegi eta Uistin kalean pop eta folk eskainiko ditu Urko Menaiak.
Azken saioa urtarrilaren 4an izango da.