Oñatiko Ganbara abesbatzaren kontzertua atzo

Txintxarri Aldizkaria 2009ko abenduaren 30a

Atzo iluntzean hogeita hamar ahotseko talde mistoa den Oñatiko Ganbara abesbatzak kontzertu ederra eman zuen. 1994an sortu zen Gorka Cuevaren zuzendaritzapean eta bi urte beranduago Esteban Urzelaik hartu zuen abesbatzaren gidaritza.
Atzo lehenengo zatian era askotako obrak eskaini zituzten: J. Bustoren Urepel doinua eta Sagastipean; L. Arambururen Kitolis; J. Elberdinen Segalariak; Galiziako Cantigas Galegas; Estatu Batuetako Shenadoah eta Afrikako Hamba Lulu.
Bigarren zatian Gabon kantak abestu zituzten eta Hator-Hator kantarekin amaitu zuten emanaldia.