Kaleko kontzertuek arrakasta handia izan dute

Txintxarri Aldizkaria 2009ko abenduaren 31

Gaur goizean The Billie Jeans taldeak Sagardotegi kalean emandako kontzertuak arrakasta handia izan du eta bertaratutakoek amaieran beste bat jotzeko eskatu diete. Merezitako txalo zaparrada jaso dute amaitu dutenean.
Herritarren esanetan, oso ideia polita izan da Eusko Jaularitzak bideratutako Merkagune laguntzei esker, Udalak, Aterpeak eta Xpression kultur elkarteak burututako ekintza berritzaile hau. "Ea gehiagotan antzeko zerbait antolatzen den" eskatu dute hainbat herritarrek.