Bihar ospatuko da jaiotzen lehiaketako sari banaketa

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 2a

Danok Kide Guraso Elkarteak Jaiotzen Lehiaketa martxan jarri zuen abenduan hasieran. Parte hartu dutenek euren lanak abenduaren 19 eta 20an entregatu zituzten eta bihar, eguerdiko 12etan izango da sari banaketa. Antolatzaileek esan digutenez, guztira 100 lagunek hartu dute parte lehiaketan eta 28 lan jaso dituzte. Lan handiak izan omen ditu epaimahaiak irabazleak erabakitzeko garaian.