Danok Kideren XVII. Jaiotzen lehiaketako sari banaketa atzo ospatu zen

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 4a

Atzo banatu zituen jaiotzen lehiaketako sariak Danok Kide Gurasoen elkarteak bere egoitzan.
Aurtengoa XVII. edizioa izan da eta guztira 28 lan aurkeztu dira.
6 eta 9 urte arteko haurren mailan, iaz bezala, Javier eta Pablo Herreros Elvira eraman zuten sari nagusia eta J. Manuel Monjeren ikasleek, berriz, bigarrena; 10 eta 13 urte arteko gaztetxoen mailan neska talde batek, Aitziber Rubio, Igone Gonzalez, Aroa eta Irune Casadok eskuratu zuten, bigarren postuan J. Manuel Monjeren ikasleak geratu ziren; 14 eta 17 urte artekoen mailan, Mario Garrido Diezen eskuetara joan zen lehenengo saria eta J. Manuel Monjeren ikasleentzat bigarrena.
Azkenik helduen mailako sari nagusia Tomi Galanentzat izan zen eta bigarrena berriz, Arantza Diez Fernandezentzat.