Oriatik Andatza plazara ibilbide osoan zehar haur, gaztetxo eta helduak zeuden. Ez hotzak, ezta xirimiriak ere, ez zien Erregeen zai zeuden haurrei irribarrea eta ilusioa kendu.
Erregeek bisita bakarra egin zuten bere ibilbidean zehar, Brigitarren komentuko mojei. Lehenik, jaiotzeko Jesus haurtxo agurtu eta opariak eman zizkioten. Ostean, mojekin solasaldia izan zuten hiru errege magoek.
Andatza plazara iristean, hitz batzuk esan eta haurren eskutitzak eta nahiak entzun zituzten Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek.
Goizean, Atsobakarren
Baina haurrek ez ezik, Atsobakar egoitzeko lagunek ere hiru Errege Magoak ikusteko aukera izan zuten.
Eguerdi aldera izan zen, ekialde urruneko hiru magoak egoitzeko pertsona adinduak agurtu eta opariak banatu zizkieten. Ilusio handiz hartu zituzten guztiek opariak.