08 Antonio Mercero Yarza, musikaren bidez gogoan

Txintxarri 2010eko urtarrilaren 8a

Ehun urte bete dira, Antonio Mercero Yarza herriko musikaria jaio zenetik.
Hori ospatzeko, ostiralean Brigitarren komentuan kontzertu berezia eskaini zuten, Ainhoa Mercero sopranoak, Alberto Sáez Puente pianojoleak eta Estibalitz Aldekoa arpajoleak.
Berezia, batez ere Ainhoa Mercero sopranoarentzat, Mercero beraren biloba delako eta, bestetik, kontzertuko lehenengo zatian 1973an zendu zen musikari lasarteoriatarraren abesti eta konponketak entzun zirelako, hala nola, Zurekin ama, Sokorroko amari, Jesus gure Jainkoa edo A Santa Teresita.