Musika izan zen noski protagonista, Ainhoa Mercero musikariaren bilobak, soprano lanetan, Alberto Sáez Puente pianojoleak eta Estibalitz Aldekoa arpajoleak eskaini zuten emanaldi paregabean.
Kontzertua hasi baino lehen, txalaparteren laguntzaz, omenduaren bizitzari buruz hitz egin zuten.
Abestiak eta argazkiak
Lehenego zatian, Mercero berak konposatu eta konpondutako abestiak entzun ahal izan zituzten komentura hurbildu ziren herritarrek, hala nola, Zurekin ama, Sokorroko amari, Jesus gure Jainkoa edo A Santa Teresita.
Bigarren zatian, berriz, konposatzaile handien, Haendel, Mozart, Fauré, Puccini edo Guridiren lanak eskaini zituen hirukoteak.
Bere musikaz gain, kontzertu osoan zehar, Antonio Mercero Yarzaren bizitzako momentu batzuk ezagutu ahal izan genituen argazkien bidez.
Amaieran, entzuleek txalo zaparrada batez adierazi zuten bere esker ona.