10 Erregio-etxeen arteko marrazki lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urtarrilaren 10a

Gipuzkoako Erregio etxeen elkarteak urtero argazkien eta Gabonei buruzko marrazkien lehiaketa antolatzen du. Aurten, Lasarte-Oriako Ama Guadalupe Extremadurako etxeak 50 bat lan aurkeztu ditu lehiaketa honetara.
Partehartzaile gehienak abenduaren 3an, Donostiako Galicia etxean burutu zen sari banaketara hurbildu ziren. Baina Lasarte-Oriako taldetxo batek ezin izan zuen bertara joan eta lehengo larunbatean, urtarrilaren 10ean, Extremadura etxean eman zitzaizkien sariak.
Demetrio Hurtado elkarteko kultura arduradunak, partehartzaile bakoitzari bere izena zuen oroigarria banatu zien. Honetaz gain, epaimahaiak eskaini zituen zortzi akzesitetako bi Lasarte-Oriako Jon Susin eta Haizea Alvarez gazteen lanek lortu zituzten eta hauek sari berezia ere izan zuten, margoak eta litxarreria zeramatzan kaxa.