Infantil mailan, Gipuzkoako Eskola Kiroleko 1go klasifikatorian, berriz, Oscar Garrido eta Fermin Baldak bigarren postua eskuratu zuten Asier Zubizarreta Mikel Gonzalezek zazpigarrena.
Honetaz gain, gerriko beltza eskuratzeko txapelketa jokatu zen Tolosan.
Esteban Martinezek gerriko beltza eskuratu zuen, Mario Garridok puntuak lortu zituen hau eskuratzeko, eta Asier Sagastik puntuak 2. dana lortzeko.
Euskadi eta Gipuzkoako txapelketak
Bestalde, Beñat Elizadek brontzezko domina eskuratu zuen senior mailako Euskadiko txapelketan.
Hernanin jokatu zen kadete mailako Gipuzkoako txapelketan, aldiz, Esteban Martinezek zilarrezko domina eta Josu Olmos brontzezkoa ekarri zuten herrira.
Beste judokek, Mario Garridok eta Imanol Gonzalezek bosgarren postuan bukatu zuten lehiaketa.
Era honetara, Esteban Martinez, Josu Olmos, Mario Garrido eta Abayuba Gonzalez Gasteizen asteburu honetan lehiatu den Euskadiko txapelketan borroka bizian egon dira.
Zenbakia itxi baino lehen, ezin izan dugu emaitzarik lortu. Beraz, hurrengo zenbaki batean emango dugu berri.
Kirolari promesa
Honetaz gain, iaz, 2009an zehar lortutako emaitzak kontuan izanik, taldeko bost gaztetxo, Esteban Martinez, Amaia Curiel, Leire Zubizarreta, Uxue Urkia eta Kiara Tobajas kirolari promesa izendatuak izan dira.