Hauetan gainera Estatuko edo nazioarteko txapelketa ezberdinetarako txartela lortu daiteke.
Gauzak honela, abenduaren 5, 6, 7 eta 8an Gironan jokatu zen Espainiako txapelketan herritar ugarik hartu zuen parte. Eta horietako batzuk gainera, Estatuko titulua eskuratu zuten.
Irabazleak taldeka
Esate baterako, Easo 03 taldeak, Juan Mari Caballero, Miguel Angel Castro, Imanol Romero eta Pedro Castro herritarrek osatua, taldekako lehenengo mailako titulua eskuratu zuen .
Taldeak finalerako sailkapena erraz lortu zuen, partida guztiak jokatuaz.
Hala ere, finalean lehenengo itzulian ez ziren fin ibili eta 3 eta 2 galdu zuten. Bigarrenean, berriz, indartsu aritu eta 4 eta 0 gailendu ziren.
Era honetara, Espainiako txapelketa eurenganatu zuten. Baina, honetaz gain, maiatzaren bukaeran AEBtako Chicago-n jokatuko den Munduko Txapelketan parte-hartzeko txartela ere lortu zuten lasarteoriatarrek.
Infantiletan ere txapeldun
Hala ere, hau ez zen Lasarte-Oriako herritarrek eskuratu zuten titulu bakarra.
Izan ere, Cristian Fuentes, Noski tabernako jokalaria, Infantil mailan gailendu baitzen.
Lasarteoriatarren emaitzak Espainiako dardo txapelketan
Master mailan
Banakako Cricket-a
7.- Alain Martin (Txuri Urdin-Lasarte).
Lehenengo mailan
Cricket-a taldeka
1.- Easo 03: Juan Mari Caballero, Miguel Angel Castro, Imanol Romero eta Pedro Castro
Banakako Cricket-a
9.- Imanol Romero (Punto-Lasarte).
13.- Juan Maria Caballero (Punto-Lasarte).
Cricket-a bikoteka
5.- Gorka Imaz (Also-Lasarte) eta Juan Pablo Rodríguez (Punto-Lasarte).
Banakako 501
9.- Ion Larruskain (MAD-Donosti).
13.- Pedro Castro (Punto-Lasarte).
Bigarren mailan
Banakako Cricket-a
4.- Jose María Millares (Punto-Lasarte).
9.- Miguel Castro (Punto-Lasarte).
Hirugarren mailan
Cricket Individual
3.- Cristian Fuentes (Noski-Lasarte).
Emakumeen A mailan
Cricket-a taldeka
5.- Rincon 03: Isabel Rodríguez, Elaia Fadrique, Karmele Villena y Cristina Rebollo.
Banakako Cricket-a
7.- Amaia Rebollo (Noski-Lasarte).
9.- Isabel Rodríguez (Rincón-Lasarte).
Cricket-a bikoteka
13.-Isabel Rodríguez eta Elaia Fadrique (Rincón-Lasarte).
Banakako 501
9.- Amaia Rebollo (Noski-Lasarte).
9.- Isabel Rodríguez (Rincón-Lasarte).
Emakumeen B mailan
Banakako Cricket-a
7.- Cristina Rebollo (Rincón-Lasarte).
13.- Anabel Rebollo (Rincón-Lasarte).
Banakako Cricket-a
9.- Ely Vegas (Also-Lasarte).
13.- Zuriñe Lebrero (Punto-Lasarte).
Infantil A mailan (14 urtetik beherakoak)
1.- Cristian Fuentes (Noski-Lasarte).
7.- Yesica Fuentes (Noski-Lasarte).
7.- Alex Rebollo (Rincón-Lasarte).
7.- Cristina Rebollo (Rincón-Lasarte).