Wildlife Photographer of the Year naturari buruzko argazkigintzako lehiketa garrantzitsuena eta ezagunena da.
British Museum-ek eta BBC Wildlife-ek antolatua, mundu osoko milaka partaide izan ohi ditugu, 2008an, esate baterako 32.300 irudi baino gehiago aurkeztu ziren.
Kutxaren babesari esker, 2008. urteko lehiaketan epaimahaiak saritu zituen eta aipamen berezia jaso zuten irudiak ditugu Manuel Lekuona kultur etxeko erakusketan.
Kalitate eta edertasun handiko argazkiak, beraz, Naturaren argazkilariak erakusketan ikusgai direnak.
Erakusketa urtarrilaren 21a arte bisita daiteke, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara.