Astean behin, bi orduz edo ordu eta laurdenez ikastaro ugari eskainiko dira eta esparru ezberdinekoak gainera. Era honetara, dietetika eta nutrizioa, batuka, txotxongiloak, mineralak, pokerra, gaur egungo artea ulertzekoa, saltsa, kamisetak zure gustuko marrazkiekin egitekoa, argazkigintza: kamera digitalak edo sabel dantza ikasteko aukera dute herriko gazteek.
Izena ematea
Izena emateko azken egunak dira hauek, izan ere, urtarrilaren 13ra arte egongo da epea irekia gazteentzako informazio bulegoan.
Interesatuak bazaudete mugi zaitezte, ikastaro guztietan ikasle kopurua mugatua baita.
Ikastaro bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko dituzte Lasarte-Orian erroldatutako gazteek eta erroldatu gabeak, aldiz, 30 euro.
Arestian, aipatu bezala 14 urte baino gehiago izan behar dituzte gazteek eta Lasarte-Oriako gazte txartela dutenek beherapena dutela gogoratzen da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hurbildu Manuel Lekuona kulturetxeako hirugarren solairuan dagoen gazteentzako informazio bulegora.