Langileek jakin arazi digutenez, egun egoitza kudeatzen duen enpresak, Clecek ez die soldata ordaintzen Udalarekin sinatuan dagoen subragazioaren arabera. “Aurreko enpresak baino gutxiago ordaintzen digu gainera,” adierazi digute. Eta, honetaz gain, enpresak jai egun eta baimenak murriztu egin dizkie.
Langileek azaldu digutenez, Udalari arazoa konpontzeko enpresa eta langileen arteko bitartekari izateko eskaerak egin dizkiote langileek, baina honek ez omen die kasurik egin.
Konzentrazioak
Horregatik, soldata duina eta langileen eskubideak bete daitezen eskatzeko, honako egunetan eta lekuetan bilduko dira:
Gaur, 11:00etatik 11:30era Atsobakar egoitzaren aurrean eta 11:30etik 12:00etara egoitza ondoko autobus geltokian; bihar, 11:00etatik 12:00etara Udaletxearen aurrean; asteazkenean, 11:00etatik 12:00etara Villa Mirentxun; ostegun eta ostiralean, 11:00etatik 11:30era Atsobakar egoitzaren aurrean eta 11:30etik 12:00etara egoitza ondoko autobus geltokian.