Elurra teilatuan...

Txintxarri 2010ko urt. 11a, 01:00

Larunbata goizean, herritarrak esnatu eta Lasarte-Oria elurtua ikusi zuten. Egun hauetako eguraldi iragarpenak azkenean egi bihurtu ziren. Ostirala gauean eroritako elurra eta larunbateako haize hotzak eta tenperaturak herritarrei, haurrei, zein helduei elurrarekin gozatzeko aukera eman zien. Elur malutak maiz erortzen ikusi ziren goiz osoan zehar, arratsaldean berriz elurtea.