Andatza plazako bizilagunak aspertuta gaude, ospakizunen bat dagoenean, beti gure plazan egiten delako, eta jakina ospakizun horiek zenbait eragozpen eta traba eragiten dituztelako.
Andatza plazan kontzerturen bat dagoen bakoitzean gure umeek ez dute lorik egiten eta goizeko laurak arte luzatzen diren zarata amai-ezin horiekin izututa izaten dira.
Ez gaude era honetako ekitaldien aurka, baina bai beti gure plazan antolatzearen aurka. Urbarten ez al dago bada plazarik? Ahalik eta bizilagun gutxienari eragozpenak eragiteko beste espazio zabalik ez al dago?
Hurrengo jai eta ospakizunetan kontutan izateko eskatzen dugu.
Eskerrik asko
Eduardo Garcia Uriarte